Saioa Etxebarria

Argazkigintza, arte diseinua, grafismoa

Saioa Etxebarria Arte Ederretan lizentziatua (EHU) da eta ESDEN-en Proiektuen Kudeaketa Masterra egin zuen. EiTBren grafismo beka lortu zuen 2006-2008 bitartean. Gaur egun telebistako grafistentzako eta errealizatzaileentzako formatzailea da, Vizrt enpresaren bitartez, honelako telebista kateetan: RTP Portugal, Espainiak eta Frantziako Canal +, Sarajevoko Al Jazeera eta Bruselako Videohouse.

Bere lan artistikoak zuri-beltzezko erretratuen argazkilaritzaren argian sakontzen du, Esenciales-en antzera edo diziplina anitzeko lanetan bezala (De la A a la B, adibidez), gizakiaren pauta automaten behaketan oinarritzen dena. Etxebarriak honakoetan erakusketak izan ditu: Getxoarte, Expodistrito Bilbao, Camargoko Arte Elektronikoaren Festibala, D-Spacio edo Madrilgo Rina Bouwen galerian. Ikus-entzunezko proiektuetan parte hartu du, ekoizpeneko taldekide bezala, script, zuzendaritza eta arte laguntzailea edo 2014ko Borja Cresporen film luze Neuroworld-eko kameralari finko moduan. Irrintziaren Oihartzunak (2016) produktorekide eta argazki zuzendari bezalako bere lehen filma da.