Iratxe Fresneda

Iratxe Fresneda Delgado

Zuzendaria, gidoigilea, argazkigintza
Iratxe Fresneda Delgado Ikus-entzunezkoetan doktorea eta Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da UPV/EHU-n 2014 geroztik. Gidoia II, Generoa, Irudia eta Nortasuna eta Komunikazio Publikoaren Zuzendaritza irakasten du beste irakasgaien artean. Era berean, UPV/EHUren Ikasketa Feministak eta Generokoak unibertsitate-masterreko irakasle da.

Bere doktore-tesia Eusko Jaurlaritzaren beka eskuratu zuen, bertan, Lars von Trier zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituen. Irakasle bisitari izan da Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB), Lundeko Unibertsitateko Zinemagintza Sailean (Suedia) eta Toulouse II - Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia). Eskandinabiako zinemagintzan aditua, bere ikerlana, mintegi, kongresu eta argitarapen akademiko desberdinetan zabaldu du.

Nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartu du, besteak beste RIVIC (Red Interdisciplinar Internacional sobre las Verdades de la Imagen Hispánica Contemporánea), I+D MAPCOM proiektuan eta berak zudenduriko BROEN ikerketa proiektuaren bitartez. Une honetan IkerFESTS UPV/EHU-ko ikerketa proiektuaren partaidea da. Zuzendari, eta gidoigile lanetan hasi zen Euskadi Irratiko (EiTB) hainbat kultura programatan. Idazle, gidoigile eta zinema-kritikari, gaur egun, hainbat zinema eta kultura erakunderekin parte hartu eta kolaboratzen du, besteak beste “Sunday in the country” ( Polonia) Europako Zine akademiak antolatua (EFA) 2016an, Cervantes Institute Praga ( República Checa), Center for Basque Studies Reno (EE.UU.) edota Bartzelonako Beckett Obrador Internacional de Dramaturgiarekin, beste askoren artean. Irrintziaren Oihartzunak (2016) lehendabiziko filmaren ondoren zinemagintzaren erregistroaren trilogian ari da lanean: Irrintziaren Oihartzunak (2016) Cold Lands (2018) eta Tetuán, Tittwin, Begiak (2020).