Ekoizpena Pimpi & Nella films

Pimpi & Nella Films Iratxe Fresnedaren eta Saioa Etxebarriaren kolaboraziotik sortutako kolektibo artistikoa da.

Biek Irrintziaren Oihartzunak (2016) filmearen antzeko istorioak kontatzeko ikus-entzunezko ereduak bilatu eta lotzen dituzte. Zinemagintza, kontatzeke dauden istorioak eta emakumeen ikusgarritasuna bat etorri dira haien lehen ekoizpenean.

Irrintziaren Oihartzunak honako zinemaldietan hautatua izan da: 64 Donostia Zinemaldian, Nanteseko 27 Espainiako Zinemaldian, 48 Nyon Doc Outlook International Market Nazioarteko Zinemaldian, Bartzelonako 25 Mostra Internacional Films de Dones Zinemaldian, 5 Sao Pauloko Move Cinema Arte Nazioarteko jaialdian, Bilboko IX. Zinema Ikusezina jaialdian edo Guangzhou Nazioarteko Zinema Dokumentaleko Jaialdian (Txina) besteak beste. Hainbat kultur gune eta filmateketan proiektatu da, hala nola, Kataluniako Filmategian, Nafarroako film liburutegian, Tabakaleran eta abar.

Une honetan zinemagintzaren erregistroaren trilogian ari dira lanean: Irrintziaren Oihartzunak (2016) Cold Lands (2018) eta Tetuán, Tittawin, Begiak (2020)